Larunbatea jokatu zuen finala Mercenarios taldearen aurka, eta hiru eta bat irabazi zuen.
Football Comedy taldea, garaipena ospatzen. / Juanjo Garcia
Zortzigarren edizioa izan du aurten Legazpiko zazpiko futbol txapelketa. Maiatzean hasi ziren, eta larunbatean jokatu zuten finala. Football Comedy eta Mercenarios taldeen artean jokatu zuten txapela, eta lehengoak lortu zuen, hiru eta bat irabazita.
Ohorezko sakea Irene Paredes herriko futbolariak egin zuen.
Finala arratsaldean jokatu zuten, Bikuñan. Eguerdian, berriz, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidua jokatu zuten
La Peña + Ruin eta
Karibe Berria taldeek. La Peña + Ruinek irabazi zuen, bost eta bat.
Aiztonagako Tigrea eta Pitxitxi sariak
Beste sari batzuk ere banatu ziren larunbatean. Aiztonagako Tigrea saria irabazi zuen
Asier Fernandez Fernan jokalariak (Football Comedy). Pitxitxi saria, berriz,
Placido Rodriguez Placi jokalariak lortu zuen (Karibe Berria).
Txapelketa jendetsua izan da aurtengoa.
426 jokalarik parte hartu dute, 34 taldetan. Larunbateko bazkarian, berriz, 415 lagun bildu ziren.
Asier Fernandez, Aiztonagako Tigrea sariarekin. / Juanjo Garcia
Placido Rodriguez, Pitxitxi saria jasotzen. / Juanjo Garcia