Batetik, ur filtrazioak konponduko dituzte tela asfaltikoarekin. Bestetik, haurrentzako jolas parkea jarriko dute. Bi lorategiak lekuz aldatuko dituzte.
Beasaingo Urbialde plaza berritzeko lanak hasiko dituzte laster.
Urbialde plazako ur filtrazioak konpontzeko lanak hastear daude. Horretarako, tela asfaltiko berria jarriko dute baldintza onetan, bukaera egokia emanez. Udalaren, bizilagunen eta enpresa eraikitzailearen artean akordiora iritsi dira eta denen artean ordainduko dituzte lanak. Beste aldaketa batzuk ere egingo dituzte Urbialden: batetik, haurrentzako jolas parkea jarriko dute, eta bestetik, lorategien kokapenak aldatu egingo dituzte. Lorategiak altuera zehatz batean jarriko dituzte, inguru guztian eseri ahal izateko koskarekin.