Bihar amaituko da lehiaketa-oposizioan parte hartu ahal izateko izenak emateko epea
Legazpiko Bikuña Kiroldegia
Legazpiko Bikuña kiroldegian, harrerarako errelebo kontratuko langile bat hartuko dute, oposizio lehiaketa bidez. Legazpiko Udaleko lanpostua da, eta lehiaketan parte hartzeko, hainbat baldintza bete behar dira, hala nola: 16 urtetik gora eta eskola graduatua izatea, Lanbide heziketako 1. maila edo baliokidea izatea eta 2. hizkuntz eskakizuna edukitzea.
Lanpostuaren erantzukizunen artean, kirol instalazioetako abonuak egitea, erabiltzaileei zerbitzuen eta izen-emateen gaineko informazioa ematea, edota kirol instalazioak ireki eta ixtea egongo dira, besteak beste. Jardunaldia %75ekoa izango da, harik eta lanpostuaren titularrak derrigorrezko erretiroa hartzen duen arte.
Oposizio lehiaketan parte hartzeko eskakizunak egiteko azken eguna bihar da. Horretarako, Legazpiko Udaleko erregistrora jo behar da. Informazio gehiago, legazpi.eus webgunean.