Txotxongilo emanaldia, bihar Legazpin
El Tenderete taldeak Basoko ipuin ttipiak txotxongilo emanaldia eskainiko du bihar (osteguna), 19:00etan, Legazpiko Laubide auzoan. Eguraldi txarra egiten badu, Domingo Agirre ikastetxeko pilotalekuan egingo dute.
Emanaldi hau Tolosako nazioarteko txotxongilo zentroaren (Topic) Txotxongiloen Bideak 2015 birako lehenengoa da. Helburua, garai bateko titiriteroen izpiritua berreskuratzea eta txotxongiloak herri guztietara eramatea da. Emanaldiaren amaieran, artistek txapela pasako dute.
Legazpiko Uztaila Kulturalaren barne hiru txotxongilo emanaldi antolatu dituzte. Hilaren 16an Herrialde Katalanetako Companya Encaixats taldearen ikuskizunaz gozatu ahal izango da herriko plazan eta hilaren 23an Microcirc taldearen saioa izango da Laubiden. Konpainia hau ere Herrialde Katalanetakoa da.