Sagar eta aran berriak eta brokoli eta azalora aurreratuak izan ziren, besteak beste, atzoko azokako nobedadeak. Sasoiko lehen gorringoak ere jarri ziren salgai perretxikuen atalean, azkenetako zizekin batera.
Edurne Jauregi azalore eta brokoli buru berriekin
Joan zen asteko eguraldi beroak gogoan, atzoko freskotasuna eskertu zen. Udako zenbait landarentzat ez litzateke ona luzatuko balitz, baina egunekoaz ez zen inor kezkatu. Udako erritmoan joan zen feria: jendea beranduago inguratzen da Ordiziara eta urtean zehar etortzerik ez duen askok opor egunak baliatzen ditu horretarako; haur asko izaten da bezero edota saltzaile lanetan lagun.
Frutei dagokionez aran zuria aipatu behar, joan zen astean hasi zen gorriaren lagun. Sagar mota berri bat ere bai, “sanjuan sagar gorria esaten diogu guk, beste batzuk santiago sagarra” aipatzen dute Ataungo Lurdes eta Anttoni Zurutuza ahizpek, 1,5€/k. Merke iritzita zera erantzun digute “orain
Sasoiko lehen gorringoak
ez du halako estimaziorik, gu txikiak ginela etxean holakorik ez eta auzokoak inbidiz ikusten genituen, tarteka ezkutuan hartu ere bai” gogoratzen zuten umorez.
Udazkenari aurre hartuta
Arreta eman digute Baliarraingo Edurneren postuan ikusitako brokoli eta azalore sortak, berez udazken-negukoak baitira. Goiz aldatu eta eguraldiak bultzatuta ia jateko prest dauden burutxikiak salgai zituen 1-1,5/bakoitza. Gainerakoan geroz eta tomate, oberginia eta piper gehiago da salgai baina oraindik berotegikoa, baita kuiatxo, luzoker edota leka gehiago ere. Lore eta landare salmentarako ez da momenturik gorena: loreetan, hutsuneren bat betetzeko ala oparitarako erosketa jakinen bat; landareetan, udazken-negukoei tokia egiten.
Mikologiari dagokionez
Lasaren postuaren faltan, Goitia kalean Basoakoen eskaintzara mugatu zen atzokoa. Sasoiko lehen gorringoak salgai zituen (5 k.- 35€/k), kanpokoak. Oraindik udaberriko ziza batzuk ere bai, zizahori eta onddoen artean.