«Europako field target txapelketan dominaren bat lortzea espero dut»
Field target-a karabinarekin egiten den tiro kirol bat da. Hilaren 18 eta 19an Europako txapelketa jokatuko da Zumarragan. Hodei Mendizabalek (Zumarraga, 1999) dominaren ...
Field target-a karabinarekin egiten den tiro kirol bat da. Hilaren 18 eta 19an Europako txapelketa jokatuko da Zumarragan. Hodei Mendizabalek (Zumarraga, 1999) dominaren bat lortzeko itxaropena du.
Nondik datorkizu zaletasuna?
Aitak, 8 urterekin, Zumarragako tiro zelaira ekarri ninduen. Hemen egiten zutena gustatu egin zitzaidan eta tiratzaile taldeko batek, Josean Sanchok, karabina bat oparitu zidan nire jaunartze egunean. 9 urterekin hasi nintzen lehiaketatan parte hartzen.
Ze txapelketa irabazi dituzu orain arte?
Euskal Herriko txapela lortu dut modalitate guztietan eta herrietan antolatzen diren hainbat txapelketa ere irabazi ditut.
Gazte mailan parte hartzen al duzu?
Gazte mailan parte hartzea dagokit, baina dagoeneko urte asko daramatzat lehiatzen eta egun helduen mailan lehiatzen naiz. Helduen artean, askoz ere zailagoa da garaipenak lortzea. Dena den, dagoeneko postu on batzuk lortu ditut: laugarrena, bosgarrena…
Txapelketa asko antolatzen al dira Euskal Herrian?
Okondora, Barrikara, Zamudiora, Dimara, Arratera… joaten gara.
Zumarragan zaletasun handia dago.
Euskadiko egoitza hemen dago. Izan ere, tiro zelai bikaina dugu eta egunero norbait etortzen da entrenatzera. Udalak asko laguntzen digu.
Uztailaren 18an eta 19an Europako txapelketa jokatuko da Zumarragan. Ze itxaropen dituzu?
Gazte mailan lehiatuko naiz eta dominaren bat lortzea espero dut. Baikorra izan behar da.
Zenbat jende etorriko da?
100 tiratzaile baino gehiago elkartuko gara: Lituaniatik, Portugaletik, Austriat¡k… etorriko da jendea. Kirol hau Ingalaterran sortu zen, baina dagoeneko beste herrialde askotan ere tiratzaile bikainak daude.
Ze dohain behar ditu tiratzaile on bat?
Presioa jasaten, kontzentrazioa mantentzen eta arnasa kontrolatzen jakin behar da.
Maisurik izan al duzu?
Josean Sancho, Antonio Padillo eta Joseba Peña izan dira nire maisuak. Baina hemen denok laguntzen diogu elkarri. Josetxok, adibidez, karabinak konpontzen laguntzen digu. Zumarragako tiro zelaian giro bikaina dugu.