23:00ak puntuan, gau giro ederrean, buruko linternak piztuta, abiatu dira Goierriko Bi Handiak lasterketako korrikalariak Beasaingo Loinazko San Martin plazatik.Inoiz baino korrikalari gehiagok hartuko dute parte aurten gainera: 493. Horietatik 81 goierritarrak dira.
Besteak beste, Euskal Herriko ultra trail txapelketa delako izan du igoera lasterketak. Emakumezkoetan esate baterako, iaz Ehunmiliak probako podiuma osatu zuten hiru emakumezkoak (Silvia Trigueros, Elena Calvillo eta Jone Urkizu), G2H lasterketan atera dia.
Aralar eta Aizkorri mendikateak zeharkatuta, lehenengo korrikalariak 09:30ak aldera iristea espero da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.