Ormaiztegiarrek erromeria egingo dute etzi Liernin, 11:00etatik aurrera
Bihar auzolanean garbituko dute Liernira doan bide zaharra. Etzi, erromeriaz gain, salda eta txorizoa, meza, bazkari herrikoia eta 19. Toka txapelketa izango dira erredakzioaUrteroko hitzorduari jarraituz, ormaiztegiarrek erromeria egingo dute etzi Li...
Bihar auzolanean garbituko dute Liernira doan bide zaharra. Etzi, erromeriaz gain, salda eta txorizoa, meza, bazkari herrikoia eta 19. Toka txapelketa izango dira erredakzioa
Urteroko hitzorduari jarraituz, ormaiztegiarrek erromeria egingo dute etzi Liernin. 11:00etan salda eta txorizoa banatuko dituzte, eta 12:00etan haurrentzako jolasak antolatu dituzte. Meza ere izango da, 13:00etan, Lierniko ermitan. Urteroko moduan, Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzak kontzertua eskainiko du meza amaitzean.Herri bazkaria 14:30ean izango da. Aurten haragi gisatua prestatuko dute, eta haurrentzat makarroiak. Parrilak ere jarriko dituzte, bakoitzak nahi duena prestatu ahal izateko. Bestalde, udalak jakinarazi du bakoitzak bere mahaia eta aulkia eraman beharko dituela Liernira. Horretarako kamioi zerbitzua jarriko dute, 11:00etan igotzeko, eta 19:00etan jaisteko.
Erromeria egunean, noski, ezin musika falta. Modesto izango da Lierniko erromeria girotzeko arduraduna, 16:00etatik aurrera. Lierniko 19. Toka txapelketa ere jokatuko dute, 18:00etan. Ormaiztegiko herritarrek parte hartu ahalko dute, eta irabazleak bi lagunentzako otordu baterako balea jasoko du, Mujika jatetxean.
Bihar bidea garbituko dute
Etzirako dena prest izateko, bihar Liernirako bide zaharra garbituko dute, auzolanean. Udaletxean elkartzeko deia egin dute, 10:00etan Bukatutakoan hamaiketakoa emango diete parte hartzaile guztiei.













