Jentilen eta sorginen artean, Ataunen eta kosmogonian bidaia
Agauntza errekaren ertzean, zuziak eta kriseiluak eskuan eta naturaz inguratutako herri-bide zaharrean, gau magikoa izan zen larunbatean, Ataunen. Urak, lurrak, suak eta kondaira zaharrek ekarritako haizeak bat egin zuten, IV. Gau Ibilaldi Mitologikoan. Jentilbaratza elkartekoek ipuin, esaunda eta pasarte mitologiko asko antzeztu zituzten, bisitariei gaiarekiko beste irakaspen bat emanez.
Ibilaldia San Gregorioko Barandiaran Museotik San Martingo plazara egin zuten, 1.000 lagun inguruk, bi taldetan banatuta. Ekitaldia «erabat arrakastatsua» izan dela baloratu zuten, astelehenean, antolatzaileek (Jentilbaratza eta Gipuzkoako Parketxe Sarea). Euria egiten ere irudikatu zuten, errogatibak latinez egin eta gero.
Euskal mitologiaren antzezpen eta lezio ibiltaria izan zen, egunetik gauerako pasaeran. Mateo Txistu apaiz ehiztaria, Joxemiel Barandiaran Sara etxeko egongelan, haren jaiotetxe Perunezahar baserrian judutar bati naziengadik ihes egiten nola lagundu zion, jentilak Torto begibakarra buru zutela idiek tiratutako gurdiaren gainean Agerre baserrira jokora bidean…
Gauerdia pasatxoan ailegatu ziren azken bisitariak San Martingo plazara. Han, azkeneko antzerkia zeukaten prest: Agerre baserrian jentilak eta kristauak jokoan nola aritzen ziren, Putterriko urrearekin egindako ohe-gainekoa lapurtzen nola ahalegindu ziren etxekoak, eta, oilarraren kukurrukua aditu bezain pronto presaka alde egin aurretik, betiko madarikazioa nola bota zieten jentilek. Ohe gaineko urreztararen gainean eraiki zituzten ibilaldian zehar ere hainbat pasadizo eta ikuskizun.
Azaroan, Jentilen Etorrera
Lamiak eta sorginak ere erreka bazterrean ikusi zituzten. Lamien antzezpenean, jende askori etorri zitzaion burura Irantzu Aizpurua zena, han parte hartzen baitzuen. Jentilbaratzeko kideek Aizpuruari eskaini zioten larunbateko gau magikoa.
Jentilbaratzak azaroko bigarren astebururako jarri du hurrengo hitzordua. Jentilen Etorrera antzeztuko dute orduan.
Ipuin eta marrazki lehiaketetan sarituak
Ibilaldia hasi aurretik, Jentilbaratzaren I. ipuin eta marrazki lehiaketetako sariak eman zituzten, Barandiaran Museo aurrean. Arlo bakoitzean bi sail bereizi dituzte: batean 6. mailakoak eta DBH 1 eta 2koak, eta bestean DBH 3-4koak.
Ipuinak:
Lehenengo maila (gazteenak)
- Unai Goikoetxea Nazabal: ‘Usategi kobako ezustekoa’.
- Unai Erauskin Baile: ‘Sorginaren sendabelarrak’
- Uxue Altuna Urteaga: ‘Mikel eta bere lagun basajauna’.
- (aipamen berezia): Unax Anza Auzmendi: ‘Gizotsoak eta Franko’.
- Hutsik
- Maria Regil Agirre: ‘Troskaeta kobako eraztuna’.
- Iñigo Goikoetxea Barandiaran: ‘Apaizaren heriotza’.
- Joanes Gurrutxaga
- Lur Muxika
- Peru Urkola
- Enaitz Izagirre
- Ainhoa Osoro
- Amets Sukia

19629122425_669055b082_o

19622098432_38d4aa3718_o

19602949076_b2577ed6eb_o

19442528089_775332c7f0_o

19442523039_0050ff40f9_o

19008420693_a07603df35_o

11745323_730562990423878_3481067228977524867_n

11056542_730562893757221_7652345788324628953_n

11012643_730562923757218_2008927127727646414_n

10392582_730562770423900_6775777124841784971_n

1111111

ATAUNEN_GAUEKO_IBILALDI_MI

ATAUNEN_GAUEKO_IBILALDI_MI-16

ATAUNEN_GAUEKO_IBILALDI_MI-15

ATAUNEN_GAUEKO_IBILALDI_MI-14

ATAUNEN_GAUEKO_IBILALDI_MI-13

ATAUNEN_GAUEKO_IBILALDI_MI-12

ATAUNEN_GAUEKO_IBILALDI_MI-11

ATAUNEN_GAUEKO_IBILALDI_MI-10

ATAUNEN_GAUEKO_IBILALDI_MI-9

ATAUNEN_GAUEKO_IBILALDI_MI-8

ATAUNEN_GAUEKO_IBILALDI_MI-7

ATAUNEN_GAUEKO_IBILALDI_MI-6

ATAUNEN_GAUEKO_IBILALDI_MI-5

ATAUNEN_GAUEKO_IBILALDI_MI-4

ATAUNEN_GAUEKO_IBILALDI_MI-3

ATAUNEN_GAUEKO_IBILALDI_MI-2

ATAUNEN_GAUEKO_IBILALDI_MI-1

ATAUNEN_GAU_IBILALDI_MITOL

ATAUNEN_GAU_IBILALDI_MITOL-1