Bees Strydom harroin hego-afrikarra fitxatu du Ampo Ordiziak
Ampo Ordizia taldea dagoeneko hasi da datorren denboraldiko taldea prestatzen. Wade Kelly entrenatzaile berria buru dutela, taldea eraberritzeko asmoa iragarri zuen klubak, eta aste honetan iritsi da aurreneko fitxaketa. Lowrens Petrus Strydom, edo Bees Strydom, berak deitzea nahi duen moduan, harroin postuan jokatzen duen 23 urteko jokalaria da. Hego Afrikatik dator eta Vaughan Lomaxek 3. postuan utzitako hutsunea betetzea izango da bere zeregina.
Mutil handia da Strydom, 1,89ko garaiera du, eta 120 kiloko pisua. Jokalari gaztea bada ere, badu esperientzia, eta dagoeneko Vodacom Cup-eko hainbat partida jokatu izan ditu Free State Cheetahs taldearekin.