Bareak elkarteko 33 dendek hartuk dute parte. Denden atarietan eta Loinazko San Martin plazaren azpian jarriko dituzte postuak.
Udari ongi etorria egiteko Bareak elkarteko dendek kalera atera zituzten salgaiak.
Beasaingo Bareak elkarteak udako stock azoka egingo du bihar eta etzi. Era desberdinetako produktuak erosteko aukera eskainiko dute Beasaingo 33 dendek.
Loinazko San Martin plaza azpian zortzi postu jarriko dituzte: Zuretzat, Itak, Trigune, Kux Kux, In your closet, Xuxurla, Mujika Txirrinduak eta Bareak elkartea.
Denda gehienek, beste 23k, dena den, denda aurrera aterako dituzte salgaiak: Pergola, Arnedoko Txokoa, Vicuña Sport, Zuna, Xalo, Andreak Jantziak, Amets, Udaberri, Orki, Mirari, Boca Boca, Phuket, Yañez, Cortes, Anitz, Natxo belar denda, Alzuaran, YS, Migdala, JM Imaz, Oskarbi, Aranburu oinetakoak, Hazia loradenda, Itak eta Nagusi optika.
Ordutegiari dagokionez, bihar, 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara egongo da azoka zabalik. Larunbatean, berriz, goizez bakarrik, 10:30etik 13:30era.
Erosketak egiten dituztenen artean hiru sari zozkatuko dira: Goierriko Hitzaren bi harpidetza eta kirol bideo-kamera bat.
Karikaturak eta puzgarriak
Azoka girotzeko bihar arratsaldean plaza azpian eta etzi Gernika Pasealekuan, karikaturak egiteko aukera izango da. Txikienentzako, azkenik, puzgarriak jarriko dituzte Zubimuzu plazan, bihar arratsaldean eta larunbat goizean.