Europako field target txapelketa jokatuko dute asteburuan Zumarragan
Larunbatean eta igandean izango da txapelketa, Oiaungo parkean. Europako hamabost herrialdetako 150 tiratzailek parte hartuko dute. Txapelketarako 600 metroko ibilbidea prestatu dute, basoan zehar, ehun dianarekin. “Zailtasun tekniko handiko zirkuitoa”
Larunbatean eta igandean izango da txapelketa, Oiaungo parkean. Europako hamabost herrialdetako 150 tiratzailek parte hartuko dute. Txapelketarako 600 metroko ibilbidea prestatu dute, basoan zehar, ehun dianarekin. “Zailtasun tekniko handiko zirkuitoa” prestatu dutela adierazi du Josean Sanchok, txapelketaren zuzendariak. Mikel Serrano alkatea, Jesus Sangroniz Europako field target federazioak Espainian duen ordezkaria, Kaidu Jalakas Europako federazioko lehendakaria, Josean Sancho lehiaketaren zuzendaria eta Aintzane Diez Euskadiko field target elkarteko lehendakaria izan dira aurkezpenean. Serrano pozik agertu da herriak Europako txapelketa jasoko duelako. “Field targetaren aitzakian Europa osoko jendea etorriko da herrira, eta horrek ekonomia mugitzeko ere balio du, batez ere, ostalaritzan”, adierazi du. Bestalde, Zumarragak field targetaren munduan bere lekua izatea lortu dutela adieazi du, eta Oiaungo parkea erreferente bihurtu dela estatu mailan ere. Parte hartzaileak Nabarmentzekoak dira Zumarragako txapelketan parte hartuko duten hainbat tiratzaile. Esaterako, Jose Redondo madrildarra (munduko txapelduna 2010ean) eta Roberto Caballero bizkaitarra (munduko txapelduna 2011n). Ana Pereira portugaldarra ere bertan izango da; egungo txapelduna da Pereira. Bestalde, Heli Jalakas estoniarrak (Europako egungo txapelduna) eta Ingalaterrako Andy Calpin tiratzaile ezagunak ere parte hartuko dute. Zumarragako partaideak ere izango dira: Joseba Peñagarikano, Enaitz Pajuelo, Hodei Mendizabal eta Irene Uncilla. Bigarren urtea da Europako txapelketa antolatzen dutena. Izan ere, iazko apirilean sortu zen Europako field target federazioa. 26 herrialde biltzen ditu federazioak. Txapelketaren inguruko informazio gehiago