Ordiziako udaletxeko areto nagusian Jose Migel Santamariak aginte makil borobila eman die haurren ordezkariei, eta asteburuan zehar agintea haurrek eta gaztetxoek izan dute Ordiziako Santa Ana jaietako lehenengo egunotan. Ondoren, suziria udaletxeko balkoitik botata azpian zegoen gazte andana festari heltzeko prest zeuden. Suziri bat, bi, hiru eta laura arte txaranga doinuak gailendu eta dantzari zein kantuari ekin zioten larunbat eguerdian gaztetxoek.
Suziriak botatzerako erraldoiak eta buruhandiak prestatzen ari ziren udaletxeko arkupean. Baserritar bikotea estreinatu du konpartsak eta haurren tamainako erraldoitxoak zein buruhandi ikusgarriak ere bazeuden, eta bakoitzaren barruan haur bat zihoan, pozarren.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.