Gizonezko bat hil da Zaldibian goizaldean gertatutako auto istripuan
Autoa errepidetik atera da eta gidaria harrapatuta geratu da barruan, Donostiako Ospitalera eraman dute eta han zendu da
Goizaldeko ordutabean gertatu da istripua Zaldibian. GI-2133 errepidetik zihoan Seat Ibiza autoa Alegiko norabidean errepidetik atera da eta enpresa baten kanpoko hormaren kontra egin du. Gidaria auto barruan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Donostiako Ospitalera eraman dute, baina ordu batzuren buruan hil egin da kolpeak eragindako zauri larrien ondorioz. Gizonezkoak 46 urte zituen eta zaldibiarra zen.