Gazte eta helduen arteko futbol partida hasi bai, baina euri zaparrada bategatik bertan behera geratu da
Futbol partida euripean egin dute tarte batez
Meza nagusiarekin ekin diete gaur Aztiria auzoan Santa Marina egunaren ospakizunei. hamaiketakoa egin dute ondoren auzokoentzat. Arratsaldean, 16:30ean, helduen eta gazteen arteko futbol txapelketan ari zirela, Gaintzabal zelaian, euri zaparrada batek giroa freskatu du eta futbolariak zelaitik atera ditu. Patata tortilla lehiaketa egiten ari dira orain, 20. ekitaldia du aurtengoa. Bola lehiaketa eta iluntzean Gari tea Iñaki trikitilariak arituko dira. Eguerdi eta bazkalostean Elustondo anai-arrebek girotu dute festa.
Gabiriko txistularien goiz eresiarekin esnatuko da auzoa bihar, eta 11:00etan Aztiriko XI. Mendi Lasterketa jokatuko da. Mezaren ondoren, auzoko nagusienari omenaldia egingo diote, eta gero, Gabiriko Goruntz taldearen dantza saioa izango da. Arratsaldean herri kirolak izango dira: Xabier Aranburu Guzta harri jasotzen, eta Azurmendi eta eta Larrañaga aizkoran; eta ordu berean, Gipuzkoa mailako bola eta toka txapelketa.