Bi urtean behin egiten dute eta aurten egiteko urtea izan da. Asteburuan ospatu dute Erdi Aroko jaia segurarrek. Guztira 33 atari ireki dituzte nobleek txistulariek lagunduta eta zaldunak bizkarzain zituztela. Zapataria, zeramika egilea, ostatua… Gremioen atariak banaka ireki dituzte, aldaba jo eta aurrera eginda. Kaleek Erdi Aroko itxura hartu dute, baita segurarrek ere. Festa Plaza Zaharreko Lagunek antolatu ohi dute.
Eguzkipean ekin zioten larunbat arratsaldean atari irekierari, oraindik bisitari ugari hurbildu gabe zegoenean. Sorginak gurdian, zaldunak, eskuz garia jotzea plaza zaharrean, tiroa arkuarekin frontoi zaharrean, hegazti erakustaldia… denetarik egon da asteburuan, larunbat arratsaldean eta atzo, igandea, egun osoz. Erdi Aroko afari girotua egin zuten larunbat gauean, eta herritarren antzerkia ondoren: Bidean galdutako izana eta izena. Erraztiolatza-Segura 1236. Herritar ugari taula gainean, eta oholtza aurrea eta pilotalekuko eserlekuak beteta zirela, Erraztiolatzatik Segura izatera herritarrek bizi izandakoa irudikatu zuten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.