Zumarragako jokatzen ari dira Europako Field Target txapelketa
Babelgo Dorrea dirudi gaur Oiaungoko tiro zelaia, Zumarragan. 150 bat tiratzaile elkartu dira goizean goizetik Europako Field Target txapelketa jokatzeko. Hizkuntza andana entzuten zen goizean: errusiarra, euskara, eslobeniarra, ingelesa edota
<!–
P { margin-bottom: 0.21cm; }
–>Babelgo Dorrea dirudi gaur Oiaungoko tiro zelaia, Zumarragan. 150 bat tiratzaile elkartu dira goizean goizetik Europako Field Target txapelketa jokatzeko. Hizkuntza andana entzuten zen goizean: errusiarra, euskara, eslobeniarra, ingelesa edota Latinoamerika ukituko gaztelania. Gaur 09:00etan hasi dira eta han izango dira 14:00etara arte. Euriak traba egin die goizeko lehenengo orduetan eta lokaztuta utzi du zelaia. Edonola ere, eguraldiak hobera egin du goizean eta bidelagun izan dute.
Bihar 10:00etatik 15:00etara egingo dute tiro saioa. Berdinketarik balego, 15:30ean ebatziko dute bihar. Europako txapeldunak txapela jasoko du txapelketa Euskal Herrian jokatzen ari denaren ikur, eta horrez gain garaikurra jasoko du. Hain zuzen, eskuz esku pasatzen den kopa jasoko du irabazleak, datorren urteko txapeldunak jasoko duen kopa berbera. Puntako parte hartzaileak ari dira lehiaketan, 600 metroko tiro zelaia prestatu dute Euskadiko Field Target elkarteko kideek, ez da zirkuitu erraza.