Udazkeneko zineklub zikloaren aurrerapena
Sei filmek osatzen dute Urretxuko eta Zumarragako Butak21 zineklub taldeak iraila eta abendua bitartean egingo duen 28. zikloa. Seitik hiruk erlijioa dute gai nagusi era batera nahiz bestera tratatuta. Film
Sei filmek osatzen dute Urretxuko eta Zumarragako Butak21 zineklub taldeak iraila eta abendua bitartean egingo duen 28. zikloa. Seitik hiruk erlijioa dute gai nagusi era batera nahiz bestera tratatuta. Film bakar bat ere ez da Amerikako Estatu Batuetan egindakoa. Bi ezaugarriok ez dituzte bilatu, baina aukeraketa prozesuaren ondoren hala atera da zikloa.
Bidaia Zelanda Berrian hasiko da, giza odolarekin elikatzen diren protagonisten bizipenei jarraituta.
Poloniara egingo dute ondoren. Kristautasuna hainbesteko pisua duen herrialdetik moja baten istorioa dator, Ida; hain zuzen, moja bihurtu aurretik bere iraganaren berri duen gaztearen istorioa da. Brasilen egingo dute hurrengo geldialdia, familia oinarri duen kontakizuna aberatsak eta aberatsentzat lanean ari direnak korapilatzen dira. Irlandan ondutako Calvary filmaren hizpidea baita da erlijioa; apaiz bat da protagonista. Estoniatik Georgian 1990ean eztanda egindako gerraren ispilua dator, mandarinak batzeko tenorearekin bat egingo du istorioak. Azken geralekua Maroko izango du ikusleak; erlijioa, gizartearen ertzak, islamismo erradikala… Hori guztia Casablancatik.
Baliteke film emanaldien datak aldatzea, Zelai Ariztin emango dituzte denak.
Irailak 25
What we do in shadows (Itzaletan egiten duguna). Zuzendariak: Taika Cohen eta Jemaine Clement. Aktoreak: Jemaine Clement, Taika Cohen, Jonathan Brugh. Zelanda Berria, 2014. Generoa: komedia, terrorea. Gaia: banpiroak.
Urriak 16
Ida, sister of mercy. (Ida, Karitatearen ahizpa). Zuzendaria: Pawel Pawlikoswski. Aktoreak: Agata Kulesza, Agata Trzebuchowsska, Joana Kulig. Polonia, 2014. Generoa: drama. Gaiak: familia nazismoa eta erlijioa.
Urriak 23
Que horas e la volta. (Bigarren ama). Zuzendaria: Anna Muylaert. Aktoreak: Regina Case, Camila Mardila, Karine Teles. Brasil, 2015. Generoa: drama. Gaia: familia
Azaroak 20
Calvary. Zuzendaria: John Michael McDonagh. Aktoreak: Brendan Gleeson, Kelly Reilly, Chris O’ Dowd. Irlanda, 2014. Generoa: drama eta komedia beltza. Gaia: erlijioa
Azaroak 26
Mandariinid (Mandarinak). Zuzendaria: Zaza Urushadze. Aktoreak: Lembit Ulfsak, Giorgi Nakashidze, Misha Meskhi. Estonia, 2013. Generoa: drama. Gaia: gerra.
abenduak 21
Les chevaux de dieu (Jainkoaren zaldiak). Zuzendaria: Nabil Ayouch. Aktoreak: Abdelhakim Rachid, Abdelilah Rachid, Hamza Souidek. Maroko, 2012. Generoa: drama. Gaia: terrorismoa.