Zegamako mendizaleak Orhitik itsasora joan dira
Zegamako Amezti mendi taldeak Orhitik itsasora egitasmoko azken etapa egin zuten larunbatean: Ibardinetik Hendaiara joan ziren, Kalbario mendatetik. Ondoren, Hendaiatik Hondarribira joan ziren txalupan eta bertan bainua hartu eta bazkaldu egin zuten. 2010ean jarri zuten abian egitasmo hau. Zorionak!