Madalena eguna ospatzen ari dira Alegi auzoan
Meza, Goruntz dantza taldearen emanaldia eta mokadua izan dituzte eguerdian. Arratsaldean puzgarriak jarriko dituzte.
Asteburuko jaiek jarraipena izan dute gaur Alegi auzoan, Madalena egunez. Eguerdian meza izan dute auzoko elizan, eta Ezkio-Itsasoko abesbatzak emanaldia eskaini du bertan. Mezatik irtetzerako Goruntz dantza taldeko dantzariak zain zituzten auzotarrek, arkua eginez.
Elizatik aterata, pilotalekuan babestu dira Alegiarrak euritatik. Goruntz taldeko dantzariek emanaldia eskaini diete pilotalekuan, eta gero mokadua banatu diete. Ehun lagunetik gora bildu dira.
Arratsaldean haurrentzako puzgarriak jarriko dituzte, 17:00etatik aurrera.