Mattin Osinalde legazpiarrak irabazi du Gipuzkoako Artzain Eguneko kartel lehiaketa
Legazpin iraileko lehen igandean ospatzen duten Gipuzkoako Artzain Egunak 25 urte beteko ditu aurten eta hori ospatzeko kartel lehiaketa antolatu dute. Mattin Osinalde diseinatzaile legazpiarrak irabazi du. 500 euro irabazi ditu, Ardi ile paisaia lanarekin. Gainera, bere lana egitarauko azalean aterako da. Lehiaketara 28 lan aurkeztu zituzten eta bigarren fasera pasa ziren zortziak gipuzkoakoartzaineguna.eus webgunean ikus daitezke.