AHTaren Zumarragako tunelaren lanak geratu egingo dituzte
Gaur Gara-k emandako albistearen arabera, Zumarraga azpitik doan AHTaren tunelaren erdia egiten ari den Antzuola UTEak lanak geratuko ditu abuztuaren 1ean. Arrazoia, egunkariaren arabera, Eusko Jaurlaritzak ordaindu gabeko lanek enpresari
Gaur Gara-k emandako albistearen arabera, Zumarraga azpitik doan AHTaren tunelaren erdia egiten ari den Antzuola UTEak lanak geratuko ditu abuztuaren 1ean. Arrazoia, egunkariaren arabera, Eusko Jaurlaritzak ordaindu gabeko lanek enpresari eragindako arazoak dira. UTEak hiru eraikuntza enpresek osatzen dute: Acciona Infraestructuras SA, Altuna y Uria SA eta Galdiano Eraikuntzak. Azken honek aldi baterako lanerako erregulazio txostena martxan jartzeko eskaera egin berri du. Enpresok lanera itzultzeko urtebete beharko dutela aurreikusi dute Gara-ren arabera.
Zumarragakoa AHTaren lanen baitako tunelik luzeena da. Bi zatitan banatu zuten haren eraikuntza eta ez dira gutxi lanetan sortu diren arazoak, izan ere, lurra behera etorri eta tunela irekitzeaz batera ixten zen. Enpresentzat arazoa izan da Euskal Trenbide Sarearen, ADIFen eta Lakuako gobernuaren atzerapena ordainketak egiterakoan.
Gaur-gaurkoz tunelaren eraikuntza amaitzeko %20 falta zaio Antzuola UTEri; 2.500 metrotatik 2.000 eginda daude jada. Tunelaren luzera osoa 5,5 kilometrokoa da, beste zatia Zumarraga UTEaren esku dago.