Antioko baseliza aurrera doa Repsoleko Txokorik Ederrenaren lehiaketan
Lehen fasea gainditu du Antioko baselizak Repsol gidak antolatutako Txoko Ederrenaren lehiaketan. 17 hautagaitza abiatu ziren eta lehenengo zortziren artean sailkatu da. Areago, gaur-gaurkoz bigarren postuan dago 8.375 punturekin; lehenengo
Lehen fasea gainditu du Antioko baselizak Repsol gidak antolatutako Txoko Ederrenaren lehiaketan. 17 hautagaitza abiatu ziren eta lehenengo zortziren artean sailkatu da. Areago, gaur-gaurkoz bigarren postuan dago 8.375 punturekin; lehenengo tokian Barruecos (Extremadura) monumentu naturala dago 10.714 punturekin. Egunero bozkatu daiteke Repsolen webgunean sartuta. Finala iralean da, baina final aurrerako lasterketa uztailaren 28an amaituko da.