Bigantxa futbol txapelketa jokatzen ari dira Ordizian
Eguerdiko txupinazoarekin lehertu da festa Ordizian. Asteburu betea dute aurretik, eta gazte koadrillak bete-betean ari dira festaz gozatzen. Arratsalde partean, San Bartolome auzoko zezen plazan bildu dira horietako asko, Johan Usabiagaren omenezko bigantxa futbol txapelketa jokatzeko. Bost laguneko taldeetan banatuta, zezen plazan futbol partida laburrak jokatu dituzte, bigantxa tartean dela. Ikusmin handia sortzen duen ekitaldia izaten da Ordiziako jaietan, eta gaur ere, jende dezente bildu da zezen plazan.
Gauean jarraituko du festak; San Bartolomen bertan, The Young Wait taldearen kontzertua izango da, 21:30ean hasita. Ordu berean, baina Buztuntza auzotik abiatuta, danborrada egingo dute, herri osoan barrena. Plazan bukatuko da, Ordiziako Martxa jota.
Egitarau osoa: hemen.