
Espainiako Auzitegi Gorenak 107 ‘herriko taberna’ eta elkarte ixteko agindua berretsi eta gero, erabaki horren kontrako protesta ekintza ugari sortu dira batean eta bestean. Goierrin, Ordizian eta Seguran egin dituzte gaur itxieraren kontrako ekitaldiak, Libre dinamikaren barruan. Ordizian, manifestazioa egin dute; 20:00etan hasita, dozenaka lagun abiatu dira txosna gunetik, herrigunea zeharkatu eta plazan bukatu den martxan.
Seguran Libre Eguna
Seguran berriz, Libre eguna ospatzen ari dira, hau ere, ‘herrikoen’

kontrako prozesua salatzeko, eta bide batez, Elorri elkarteari eta Elorripe tabernari babesa adierazteko. Arratsaldean triki-poteoa egin dute, eta 20:30ean, ekitaldia. Herriko dozenaka elkartek eta norbanakok parte hartu dute plazan egin duten ekitaldi koloretsuan; elkarte bakoitzeko ordezkariak esaldi bana esan, eta plazaren erdian zegoen elorriari lurra bota dio. Ekitaldiaren ondoren, afaria izango dute, bertsoz eta kantuz lagunduta.