Jon Altolagirre zinegotzia Bruselara doa Josu Juaristi europarlamentariarekin lan egitera
Jon Altolagirre Urretxuko zinegotziak kargua utzi du, irailean Bruselara joango baita Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentariarekin lan egitera. Altolagirrek osteguneko osoko bilkuran utzi zuen kargua. Bere tokia Aitor Otegik hartuko
Jon Altolagirre Urretxuko zinegotziak kargua utzi du, irailean Bruselara joango baita Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentariarekin lan egitera. Altolagirrek osteguneko osoko bilkuran utzi zuen kargua. Bere tokia Aitor Otegik hartuko du.
Osoko bilkuran zenbait erabaki ere hartu ziren, aho batez. Sexu Askatasunaren Aldeko Nazioarteko Eguna adierazpen instituzionala onartu zuten. Gainera, gazteekin gizarte eta hezkuntza arloan eskuhartzeko zerbitzua esleitu zuten. Izan enpresak kudeatuko du zerbitzua eta horretarako bi udalek 127.000 euro emango dizkiote. Gazte Bidean nerabeen balio anitzeko zerbitzua ere esleitu dute. Karrikan enpresak kudeatuko du zerbitzua, 109.700 euroren truke. Bi esleipen hauek urte betekoak dira, baina urtero luzatu daitezke, sei urte igaro arte.
Horretaz gain, ikastolari eta Gainzuriri Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan (EIOZ) %50eko hobaria eskaintzea onartu zuten. Bukatzeko, 266.000 euroko kreditu aldaketa bat onartu zuten, ikastolako aldapako obran ordaindu gabe gelditu zen BEZa ordaintzeko.