'Elkar' izeneko azalarekin irabazi du, eta 300 euroko saria jaso du Jon Luqui alkatearen eskutik.
Bederatzi lan aurkeztu dituzte aurten Urretxuko Santa Anastasia jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketara, eta Koldo Cadierno zumarragarrak irabazi du,
Elkar izeneko lanarekin. “Jaiak denen artean egin behar direla irudikatzen du kartelak”, adierazi du. Eskuz eginda dago azala.
Jon Luqui alkateak eman dio saria Cadiernori; 300 euro jaso ditu. Idoia Salsamendi, Ana Cabezas eta Gattiken enpresak osatu dute lehiaketako epaimahaia.
Jon Luqui alkateak eman dio saria Koldo Cadiernori. / Maialen Igartua