Legazpin antzerkia eta ikus-entzunezkoa izango dituzte gaur Uztaila Kulturala ixteko
Gaurko ekitaldiekin itxiko da Legazpin aurtengo Uztaila kulturala. Markeliñe taldeak ZooZoom kale-antzezlana eskainiko du 19:30ean Euskal Herria plazan, eta gauean, Ikatza argazkilari elkarteko kideek programa honetako beren laugarren ikusentzunezkoa eskainiko dute, gaurkoan bidaietan ateratako argazkiez osatutakoa. Proiekzioa 22:30ean egingo dute, Azokan.
Ekainaren 30an hasita eta gaur arte, ez da aspertzeko aukerarik izan Legazpin Udalak antolatutako Uztaila kulturala programari esker. Musikaz parkean gozatzeko aukera izan da; txotxongilo emanaldiak izan dira; herriko futbol txapelketaren azken partidak jokatu dira; buruhandi eta erraldoiak atera dira kalejiran; disko festa ospatu da; haurrentzako puzgarriak, jokoak eta espuma jaia izan dira; argazki proiekzioak izan dira; eta dendak kalera atera dira.
Aurtengo Uztaila kulturala amaituta, San Ignazio auzoko jaiak falta dira orain. Aurten, hilaren 30ean eta 31n ospatuko dira