D' Capricho bikote kubatarraren kontzertua gaur Idiazabalen
Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpa kantariek kontzertua egingo dute gaur Idiazabalgo Pilarrenean, 21:00etan. Kubako tradizio musikal ospetsuko erritmoak abestuko dituzte, pianoz lagunduta. Baina baita beraiek ondutako estiloaren erakusgarriak ere. Uztailaren 9an Lazkaon jo zuten.
Diskoa argitaratu du D’Caprichok, bikotearen lehena: Son en sus poemas. Kubako olerkari entzutetsuen testuak –Eliseo Diego eta Fina Garcia Marruz, adibidez– musikatu dituzte. Horrez gain, euskal idazleen letrak ere abesti bihurtu dituzte, eta euskarazko hamar kantu sartu dituzte. Beasaingo jatorria zuen Dulce Maria Loynaz poeta kubatarra ere txertatu dute, besteak beste.
2010ean, Pirritx eta Porrotxen Ongi etorri diskoan ere parte hartu zuten, bost kantutan.