Ataungo Organo Barrokoaren Nazioarteko IX. Jaialdiaren laugarren eta azken kontzertua izango da

Fernado Gonzalo organo-jotzailea eta Gorka Zabaleta txistularia.
Fernando Gonzalo organo-jotzaileak eta Gorka Zabaleta txistulariak itxiko dute gaur arratsaldean Ataungo Organo Barrokoaren Nazioarteko IX. Jaialdia.
Emanaldia 18:00etan izango da, Ataungo Tourseko San Martin elizan. Aurkezle lanak Esteban Elizondok eta Maximo Aierbek egingo dituzte. Gaurkoa izango da lau kontzertuko sortaren azkena. Donostiako Musika Hamabostaldiak antolatu du azken saio hau, Enrique Lartundo fundazioaren laguntzarekin.
Bi musikariek
programa original bat diseinatu dute kontzertu honetarako. Jauregi aretoetan inspiratu eta girotu dira horretarako, eta hainbat garaitako obrak joko dituzte: Bird, Cabezon, Fulton, Storace, Garbizu…
Kontzertua doan da.