Arkaitz Astiazaran Goierrin zehar
Asteazkenean, hilak 12, ‘Euskal altxorretan barrena’ ikusentzunezkoa eskainiko du Arkaitz Astiazaranek (Lastur, Gipuzkoa, 1983) Lazkaoko Maizpide barnetegian, 21:30ean.
Astiazaran kirolaria eta abentura zalea da, eta 50 minutuko iraupena duen dokumental horretan 2013ko udaberrian Euskal Herrian zehar egindako 4.400 kilometroko txirrindu bidaia kontatzen du. Guztira, 37 etapatan 800 herri eta 175 mendate igaro zituen. Berak, ibilbidean zehar motxilan zeraman bideo-kamerarekin hartutako irudiekin osatutako dokumentala da.
Abuztuan zehar izango dira ekitaldi gehiago Maizpiden. Horrela, hilaren 19an, asteazkena hau ere, ‘Nik egin behar & ko’ ikuskizuna eskainiko du Zirika Zirkus taldeak iluntzeko 21:30ean. Aurrerago, hilaren 25an, Isabel Millet ipuin-kontalaria izango da ‘Emozionategia’ lanarekin, 21:30ean.