Ihes egin dio txapelak Igor Esnaolari, Euskal Herrikoan
Azken urteetako txapelduna izan den arren, aurtengoan bigarren postuarekin geratu behar izan du Igor Esnaola Legorretako segalariak. Asteasuko Sarobe baserriko belardian jokatu da asteburuan Euskal Herriko txapelketa, Aian sailkatu ziren lau segalari onenen artean. Ordubeteko lanean, Esnaolak 3.695 kilo belar ebaki zituen Legorretakoak. Irabazleak, Julen Gabirondok, berriz, 3.735 kilo. Jon Kanflanka leitzarra eta Jesus Mari Ormaetxea “Urki” ziren beste bi finalistak.