Ezpata-dantza egingo dute Zumarragan, Andra Mari egunean
Ohiturari jarraituz, ezpatak aterako dituzte berriz ere Irrintzi dantza taldeko kideek Zumarragan bihar, Andra Mari egunean, eta ezpata-dantza dantzatuko dute 11:00etan hasiko den mezan zehar Jasokundeko Andre Mariaren elizan. Gero, 12:15ean, ohorezko aurreskua egingo dute Euskadi plazan.