Argazkiak irailaren 15erako bidali behar dira, eta epaia urriaren 3an emango da ezagutzera
Dagoeneko abian da Irriargi elkarteak hirugarren urtez antolatutako amagandiko edoskitzeari buruzko argazki lehiaketa. Amagandiko edoskitzearekin erlazioa duten argazki original eta argitaratu gabeak aurkeztea da lehiaketaren helburua. Argazkiak aurkezteko epea irailaren 15ean bukatuko da (lehiaketak@irriargi.com-era bidali behar dira), eta epaia urriaren 3an emango da ezagutzera Beasaingo San Martin plazan, Irriargik antolatutako Edoskitze Festan. Lehiaketaren oinarriak
www.irriargi.com webgunean kontsulta daitezke.
Irriargi amagandiko edoskitzea eta seme-alaben errespetuzko haziera babesten duen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Amez eta aitez osatutako talde bat da, eta elkarri laguntza emateko eta beste emakume eta familia batzuei babesa emateko sortu zuten elkartea. Taldearen helburu nagusia familien, amen eta aiten arteko sare bat sortzea da, eta lan ardatz nagusiak hauek dira: haurdunaldia, erditzea, amatasuna, erditze ondoko aldia, amagandiko edoskitzea, atxikimenduzko haziera eta seme-alaben heziketa prozesuak, besteak beste.