San Bartolome jaiak ospatuko dituzte Itsason
Bi asteburuz luzatuko dira ekitaldiak
Bihar arratsaldean jokatuko den mus txapelketarekin hasiko dira Itsasoko San Bartolome jaiak. Aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere bi asteburuz luzatuko da egitaraua, eta erakusketa bat izango da ikusgai jaiegun guztietan zehar, herriko ondareari eskainia.
Lehenengo asteburuan ekitaldi ugari izango dira, tartean lehen aipatutako mus txapelkea, elizatariko pilota, trikitilariak, bertsolariak, umeentzako jolasak, herri afaria eta musika. Egun handia, San Bartolome eguna, astelehenan da, eta egun horretarako meza eta toka daude iragarrita, erakusketaren aurkezpenarekin batera.
Jaiek jarraipena izango dute hurrengo astean, hilaren 29an eta 30an ospatuko da, eta larunbat eta igande horretan mendi bizikleta ibilaldia, paella lehiaketa, rock kontzertua eta herri kirolak izango dira, besteak beste.
San Bartolome jaiak
Abuztuak 22, larunbata
16:00. Mus txapelketa herrikoia.
18:00. Pilota express elizatarian.
21:00. Herri afaria. Elortza eta Larrañaga trikitilariak. Uxue Alberdi eta Jon Maia bertsolariak.
Abuztuak 23, igandea
18:00. Ume jolasak. Jarraian Infinity DJ events, gauera arte.
20:30. Zahagi ardoa.
22:30. Herritarren jaialdia.
Abuztuak 24, astelehena
11:00. Meza nagusia.
12:30. Itsasoko ondarea erakusketaren aurkezpena.
13:00. Toka lehiaketa.
19:00. Ghoa flamen rock taldea.
Abuztuak 29, larunbata
16:30. Mendi bizikleta trabesia.
19:30. Paella lehiaketa herrikoia.
23:00. Itzartu-ren kontzertua.
Abuztuak 30, igandea
11:00. Hilerrian meza.
13:00. Herri kirolak.