Aimar Garmendia Europako sega txapelketan izango da lehian asteburuan
Zaldibiarra Euskal Herriko selekzioko partaide da
http://loiola2015.eus webgunean aurki daiteke.
Europako Sega Txapelketa jokatuko da asteburu honetan Azpeitian, Loiolako belardietan, ostiralean hasi eta igandera bitartean. Txapelketa honetan sei herrialdek hartuko dute parte: Alemania, Austria, Hego Tirol, Suitza, Eslobenia eta Euskal Herria. Euskal Herriko selekzioan Aimar Garmendia zaldibiarra dago,
Garmendiarekin batera, honako hauek dira euskal selekzioko kideak: nesken taldean, Alaitz Imaz (Hernialde), Ainhoa Mazkiaran (Altsasu, Nafarroa), Ainhoa Galarraga (Ibarra), Irati Astondoa (Zeanuri, Bizkaia) eta Ainara Otamendi (Ibarra); mutilen taldean, Bixente Mitxelena (Oiartzun), Jesus Mari Goenana (Errezil), Koldo Arzelus (Tolosa), Julen Gabirondo (Urnieta), Andoni Urrutia (Oñati), Oier Urkola (Anoeta), Jon Otegi (Oiartzun), Mikel Lizartza (Tolosa) eta Suharri Irazustabarrena (Astigarraga).
Guztira, 92 kirolari lehiatuko dira txapelketan, 61 gizonezko eta 31 emakumezko, sei selekziotan banatuta. Selekzio bakoitzak 15 partaide ditu, Suitzak eta Austriak izan ezik, hauek 16 kide dituztelako, gizonezko eta emakumezko bana gehiago, aurreko edizioan txapeldun izan zirelako.
Sega probak larunbat eta igandean egingo dira, baina antolatzaileek hiru eguneko kultur egitaraua prestatu dute, ekitaldi ugarirekin: musika, animazioa… Gizonezkoen txanda igandean izango da, goizeko 11:30etatik aurrera.
Txapelketari buruzko informazio gehiago