Uztailaren erdialdik Zestoan dituzten oreinen eta baserrian egiten duten lanaren berri emango dute
Oreinak Pagorriaga inguruan / Pagorriaga
Paleolito garain oinarrizko animalia izan zen oreina Ekaingo kobazuloan (Zestoa, Gizpuzko), eta horren berri emateko uztailaz geroztik hiru orein eme dituzte Ekaiberrin. Beasaingo Pagorriaga baserrian hazitako oreinak dira, eta museoaren aurreko zelaian daude. Bihar, gainera, Pagorriagako kideak ere bertan izango dira, oreinen inguruko informazioa emateko.
Oreinak bertatik betara ikusteko aukera urrira arte egongo da Ekainberrin, “berrea hasi artean”, eta bihar oreinetatik eratorritako produktu ezberdinak ere ikusi eta erosi ahalko dira: hestebeteak, oreinen adarrekin egindako artisau lanak (dominak) eta Ekaingo aurrekarien antzekoak diren zeramika lanak.
Pagorriagari buruz gehiago
Oreinak erdi askatasun egoeran hezten dituzte Pagorriagan, eta etxaldean animalia horiekin egiten duten lanari buruzko informazioa emango dute Zestoako Ekainberri museoan. Nekazalturismoa eta “terapia zentro moduan funtzionatzen” duen gunea ere bada Pagorriaga, eta etxaldean egiten duten lanaren berri ere emango dute bihar egun osoan.
Bere jarduera alor ezberdinetara bideratzen dute Pagorriagako arduradunek, tartean oreinen haragi ekologikoa eta produktu eratorriak lantzea. Baina artisautza lan ezberdinak eta animaliek lagudutako terapiak ere egiten dituzte. Orain artean, eta besteak beste, babesgabeko egoeran dauden haurrekin, indarkeriaren biktima izan diren
emakumeekin, gizarte bazterketan dauden pertsonekin eta emakume baserritarrekin lan egin dute.