Igartzako lasterketarekin hasiko da mendi duatloien zirkuitua
Larunbatean 16:00etan izango da Beasainen; haurrentzako probak ere antolatu dituzte. Gaur zirkuitua ezagutuko dute 19:00etan. Guztira hamabost lasterketa jokatuko dira
Haurrentzat eta gaztetxoentzat lasterketak larunbat goizean Berrikuntza bat izango da larunbatean Igartzako proban: haurrentzako eta gaztetxoentzako lasterketak. Goizean izango dira eta 10:30ean egongo da izena emateko aukera. Adinka banatu dituzte lasterketak. 11:00etan, 2010-2012ra jaiotakoak aterako dira; 11:15ean 2007tik 2009ra jaiotakoak; 11:30ean 2004tik 2006ra jaiotakoak eta 12:00etan 2000tik 2003ra jaiotakoak.Urriaren 3an Arriaranen Hamabost lasterketek osatuko dute V. Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua. Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Nafarroan eta Lapurdin jokatuko dira probak. Igartzakoaz gain, beste proba bat ere jokatuko da Beasainen; Arriaran auzoan hain zuzen ere, urriaren 3an. Aitor Mendizabal antolatzaileak aurreratu duenez, zirkuitu zaharra berreskuratuko dute, aldaparik handiena kenduz. Izan ere, euriarekin arriskutsua jartzen da ibilbideko zati hori eta min hartzeko arriskua izan dezakete korrikalariek. Ohi bezala, ibilbidea auzolanean txukunduko dute arriarandarrek. Irailaren 19an jarri dute lanerako hitzordua. Euskal Herriko zirkuituko egutegia – Irailak 5. Beasain, Igartzan. – Irailak 12. Ibarra (Gipuzkoa). – Irailak 20. Urduña (Bizkaia). – Irailak 26. Mallabia (Bizkaia). – Urriak 3. Beasain, Arriaranen. – Urriak 11. Lizarra (Nafarroa). – Urriak 17. Amurrio (Araba). – Urriak 25. Zalla (Bizkaia). – Urriak 31. Zubieta (Gipuzkoa). – Azaroak 8. Usansolo (Bizkaia). – Azaroak 15. Zeberio (Bizkaia). – Azaroak 22. Amasa (Gipuzkoa). – Azaroak 29. Biriatu (Lapurdi). – Abenduak 6. Leioa (Bizkaia). – Abenduak 13. Zeanuri (Bizkaia).