Ohiturak aldatu badira ere, negurako elikagaiak biltzeko garaia da. Usainak erakarrita Barrena plazan piperra izan da protagonista nagusia.
Joxe Luis Amatriain piperrak erretzen, Barrena plazan.
Aurrerakuntzak, hozkailuak, berotegiak… direla medio ohiturak aldatzen ari dira. Lehen ezin bestekoa zena orain aukeraz egiten da kasu gehienetan. Neguko jaki asko ondo gordeta edukitzeak sekulako garrantzia zuen duela urte batzuk, zabalean, belar gainean, aireratutako tokietan, hortik baserrietan sabai ederra izateak hartzen zuen garrantzia. Edo kontserbak egitearena ere oso txertatua zegoen.
Gaur egungo jan eta bizi ohiturak tarteko, gutxi batzuk erreparatzen diote garai honi.
Hala ere, etxekoa eta ahalik eta naturalen eta sanoen jateari garrantzia ematen dionik badenez, zer aukeratua bada, bai momentuan jateko nahiz datozen hilabeteei begira. Esate baterako, kontserbak egiteko piper ugari salgai, pikillo, najerakoa, bola, morroa… kaxaka gordinak postu askotan, eta erreta Barrena plazan Jose Luis Amatrianek. Edota tomateak ere bai, udare-tomatea eta abar hemengoa, eta plaza inguruan jarri ohi diren fruta saltzaileen postuetan aukeran.
Babarrun aukera handitzen
Txuri, gorri eta geroz eta babarrun beltz gehiago, bai lekan baita aletua ere, bertan lan horretan ari zenik ere bazen. Izan ere, «errezago erosten du jendeak lana aurreratuta».
Urdinxka kolorea
Oraindik ere udako barazki ugari bada. Leka berria bazen postu batzuetan 4-5 €/k, piper, kuiatxo, luzoker…
Kuia edo kalabaza aukera handitzen ari da astetik astera, potimarron urdina ikusi dugu lehen aldiz. Brokoli, aza, azalora eta laster hasiko diren bruselazen zain «burutxoak egiten hasita, landarea ederra dago, porruak ere bai urdinxka kolore zoragarria ikusten zaio baratze alde horri». Barazkien estetikaren jabe Patxi Arizmendi mintzo.
Bestalde,
Hamabi hilabete hamabi produktu, Delikatuz zentroak bultzatutako egitasmoan piperra izan da protagonista. Ormaiztegiko Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldariak, piper beteak prantatu zituen onddo perretxikuz, barazkiz eta bexamelez beteak, besteak beste. 11:30ak aldera hurbildu zirenen gutizirako.