Txirrindulari lasterketa, toka lehiaketa, herri kirolak eta musika izango dira.
Herri bazkaria, Lierniko jaietan. / Ane Arrieta
Andra Mari eguna hilaren 8an bada ere, etzi ospatuko dituzte jaiak Liernin. Segurako txistularien goiezeresiarekin hasiko dute eguna, eta 09:30etik aurrera
XXXIV. Lierniko Txirrindulari proba jokatuko da, gazte mailakoa.
Txirrindulari lasterketak bi zati izango ditu. Lehenengo zatian 60 kilometroko ibilbidea egingo dute inguruko herrietatik. Bigarren zatian, berriz, 12:00etatik aurrera,
erlojupeko proba egin beharko dute txirrindulariek Seguratik Liernira.
Herri bazkaria eta herri kirolak
Herri bazkaria ere egingo dute mutiloarrek etzi. Bakoitzak bere etxetik eramango du bazkaria, eta elkarrekin jango dute Lierniko gainean. Herri bazkarian
izena emateko azken eguna gaur da, Mutiloako udaletxera deituta (943 80 04 50 ). Giroa alaitzen Elortza eta Larrañaga trikitilariak izango dira.
Arratsaldean, bestalde, herri kirol erakustaldia egingo dute.
Aizkoran ariko dira Azurmendi, Ugarteburu, Zaldua eta Dorronsoro.
Harri jasotzen, berriz, Xabier Aranburu
Guzta. Gauean erromeria izango da, Elortza eta Larrañagaren eskutik.
Irailaren 8an, meza eta trikitilariak
Jaia igandean ospatu arren, hilaren 8an meza izango da Liernin, 11:30ean, eta ondoren Elustondo anai arrebekin erromeria izango da, egun osoan zehar.