Larunbatean egin zuten peregrinazioa, urteroko ohiturei jarraituz.
Segura, Mutiloa eta Zeraingo hainbat herritarrek erromesaldia egin zuten larunbatean Arantzazura. Ehun lagunetik gora elkartu ziren. Mendiz joan ziren, Urbiatik. Goizean autobusez joan ziren Otzaurtera, handik oinez igo ziren Urbiara, bertan bazkaldu zuten, eta arratsalderako Arantzazura jaitsi ziren. Arantzazun Joseba Etxeberria fraile segurarra zuten zain, eta berak gidatu zituen basilika barrura.

Segura, Mutiloa eta Zeraingo herritarrak Arantzazun. / Pello Goikoetxea