Ioritz Imaz izango da lehendakari ordea, eta Mikel Serranok, Asier Rodriguezek eta Asier Garrok osatuko dute Batzorde Exekutiboa
Sasieta Mankomunitateko batzorde exekutiboa osatzeko bi hautagaien artean bozkatu dute Goierriko 22 herrietako 25 ordezkarik: Aitor Aldasoro Beasaingo alkatea eta Eñaut Telleria Segurako alkatea. Aldasorok 16 boto lortu ditu eta Telleriak 9.
Telleria lehendakari orde izateko hautagaia ere izan da, Ioritz Imaz Idiazabalgo alkatearekin batera eta bozketan Imaz izan da lehendakari orde aukeratua. Imazek 14 boto lortu ditu eta Telleriak 11. Sasieta Mankomunitateko batzorde exekutiboa Mikel Serrano Zumarragako alkateak, Asier Rodriguez Ataungo alkateak eta Asier Garro Itsasondoko alkateak osatuko dute.
28 ordezkari
Datozen lau urtetarako batzar errektorea ere osatu dute eskualdeko herrietako ordezkariek. Guztira, 28 ordezkarik osatuko dute batzarra, baina oraindik Ordiziako Udala ordezkatuko dutenak zein izango diren zehaztugabe dago.
Beasaingo, Lazkaoko, Legazpiko, Ordiziako, Urretxuko eta Zumarragako udalek bina ordezkari izango dituzte Sasieta Mankomunitateko batzar errektorean, eta eskualdeko gainerako 16 udalek ordezkari bana.