Aurkeztu dituzte Beasaingo Urbieta etxeko ikastaroak
Antzerkia, argazkigintza, balleta, zeramika eta marrazkigintza zein pinturan emango dituzte aukeran ikasturte berrian
- Antzerkia. Hasiera: urriak 6. Taldeak: 10 eta 16 urte bitarteko gaztetxoak. Eskolak: astearteetan. Ordutegia: 17:30-20:00. Iraupena: ekainera arte. Kontakturako: 619 33 64 20
- Argazkigintza. Antolatzailea: Argizpi argazkizale elkartea. Hasiera: irailak 28. Iraupena: 20 ordu. Amaiera: urriaren 8an. Tokiak mugatuak dira.
- Ballet. Antolatzailea: Gala ballet eskola. Hasiera: urriak 2. Eskolak: astelehena, asteartea, asteazkena eta ostirala. Irakaslea: Gala Nieto (678 98 01 95). Iraupena: ekainera arte. Taldeak: 6 urtetik gorako haurrak eta helduak.
- Zeramika eta esmalteak. Antolatzailea: Buztina zeramika zaletuen elkartea. Hasiera: urriak 1. Iraupena: ekainera arte. Taldea: astearteak 15:00-17:00 eta ostegunak 19:00-21:00. Ate irekiak urrian zehar. Irailaren 29an bilera dago eta ezinbestekoa da joatea; bilera tailerrean da 16:30ean.
- Marrazkia eta pintura. Antolatzailea: Bear pintura zaletuen elkartea. Haisera: urriak 1. Taldeak: 7-12 urte bitartekoak astelehenetik ostiralera 17:00-18:00 eta 17:30-18:30; helduak astelehe, astearte, asteazken eta ostiraletan 15:00-17:00 eta 18:30-20:30, ostegunetan 18:30-20:30. Iraupena: ekainera arte. Irakaslea: Jokin Telleria (943 16 23 44).