Beasaingo gaztetxeak manifestazioa deitu du 'Herriko tabernen' eta gaztetxeen defentsan
Larunbatean abiatuko da 18:00etan tren geltokitik.
Beasaingo gaztetxeak 11. urteurreneko ekitaldiak egingo ditu larunbatean. Festaz gain, aldarrikapenerako ere tartea hartuko dute ordea: gaztetxeen eta herriko tabernen defentsan, 18:00etan, tren geltokitik hasita, manifestazioa antolatu dute. Herriko tabernak ez ixtea, tartean Beasaingo Arrano, Bilboko Kukutza gaztetxearen auziko epaiketa salatzea eta Donostiako Kortxoenea gaztetxea ez botatzea eskatuko dute.