Naroa Agirre ez da Ordizian izango asteburuan
Emaneurrek eta Txindoki atletismo taldeak antolatutako erakustaldian parte hartzekotan bazen ere, azkenean Naroa Agirre atleta ez da Ordizian izango asteburu honetan. Larunbat iluntzeko 18:30ean hasiko da saioa Ordiziako plazan. Pertiga jauzian arituko dira atletak. Agirreren hutsunearekin, bertan izango dira Maialen Axpe, Asier San Sebastian eta Mikel Campion, besteak beste.