Orkatz Abesbatza Sant Sadurní de Anoiara joango da
2006 urteaz geroztik senidetuta daude Zegama eta Sant Sadurní de Anoia herriak. Lotura estuak dituzte bi herriek; guztiaren hasieran bi herrietako abesbatzak 1989. urtean egindako elkarraldatzea dago.
Lehen harreman horren 25. urtemuga ospatzeko (1989-2014) bi abesbatzen beren arteko harremana berrituko dute aurten. Datorren urriaren 2tik 4ra Zegamako Orkatz Abesbatzako kideak Kataluniara joango dira. Egun horietan ospatzen da bertako Cava Festa; egitarauaren baitan kontzertu bat emango dute bi abesbatzek. Datorren udaberrian etorriko dira kataluniarrak Zegamara.
Oraingo bidaia honetarako, Orkatz Abesbatzak bi autobus jarriko ditu geldituko diren toki libreetarako koru-kide izandakoek ere izena eman ahal izango dute. Irailaren 14a arte izango da horretarako aukera abesbatzako kideekin harremanetan jarriz. Era berean, bi abesbatzen arteko egitasmoetan herritar ugari parte hartu izan duenez, gonbidapen irekia egin duten gerturatu nahi duten guztientzat.