Ordiziako Herri Antzokian izango da emanaldia bihar, 22:15ean, Euskal Jaien egitarauaren barruan
Ordiziako Urrup antzerki taldeak bigarren aldiz taularatuko du hilabete pasaren buruan
Figuranteen matxinada antzezlana. Santa Ana jaietan estreinatu zuten obra hori aurrenekoz, uztailaren 21ean, eta Euskal Jaietan errepikatuko dute atzera. Saioa bihar izango da Ordiziako Herri Antzokian, 22:15ean.
Sarrerak bost euro balio du.
Iaz parte hartu zuen aurrenekoz Urrupek Euskal Jaietako egitarauan, Marisol Cavero taldekide beteranoak adierazi duenez. «Iaz gaztelerazko obra bat estreinatu genuen festetan, eta Euskal Jaiei begira euskarazko antzezlanen bat izan beharko zuela esan zigun udalak. Festetako emakumezkoak ginen aktore guztiak, eta gizonezkoak geldi geneuzkanez, aurretik landua geneukan
Ez dago lapurrik onik ez dakarrenik antzezlana berreskuratu genuen iazko».
Hamalau antzezle oholtzan
Antzerki talde erronkazalea da Urrup. Dagoeneko 24 urteko ibilia du, eta asko eta asko izan dira taldetik igaro diren kideak.
Figuranteen matxinada antzezlanean 14 aktorek hartzen duten parte, eta obraren une batean guztiak egongo dira taula gainean. Uztailetik hona aldaketa batzuk izan dituzte taldean, eta azken urteetan taldean aritu den Amaia Apaolaza agurtzeko ere baliatuko dute etziko saioa.
Honako lagunek osatzen dute aktore zerrenda: Gorka Lariz, Jokin Suarez, Ana Mendia, Agnes Irigoien, Nordia Perez, Joane Urtzelai, Jose Luis Elorza, Ana Martinez, Arrate Leunda, Amaia Apaolaza, Josune Azurmendi, Felix Flores eta Marisol Cavero. Ohi bezala, Rosa Rojok zuzendu du taldea.
Dibertigarri eta ikusgarria
Jose Sanchis Sinisterrak idatzitako obra bat da, eta komedia «dibertigarri eta ikusgarria» dela azaldu du Caverok. Obran zehar
figuranteak protagonisten aurka altxatzen dira eta eszenarioa okupatzen dute. Herri Antzokira hurbiltzen diren ikusleek, ondo pasatzeaz gain, antzezlanean parte hartu ahal izango dute.