Hilaren 16an aukeratuko dute zuzendaritza berria Durangon.
Aitor Aldasoro Beasaingo alkatea (EAJ).
Datorren asteazkenean, hilak 16, Durangon (Bizkaia) Batzorde Eragile berria aukeratzeko ezohiko batzar orokorra egingo du Eudelek, Euskadiko Udalen Elkarteak. EAJk eta PSE-EEk adostu dituzte karguak eta tartean dago Aitor Aldasoro Beasaingo alkatea ere (EAJ). Imanol Landa Getxoko alkatea izango da presidente berria.