Hiru eguneko egitaraua prestatu dute, gaur hasi eta etzira arte. Galiziako gastronomia eta kultura ezagutzeko aukera izango da, besteak beste.
Poniak iazko Agorreko Santikutz jaietan. / Josu Altzelai
Galiziako gastronomiak eta kulturak leku esanguratsua izango dute Legazpiko Agorreko Santikutz jaietan, gaur hasi eta igandera bitartean.
Gastronomia galiziarra dastatzeko gunea jarriko dute Euskal Herria plazan, eta hiru egunetan irekita egongo da. Gaur, 18:30etatik 22:00etara. Bihar eta etzi, berriz, 11:00etatik 22:00etara. Olagarroa, txurraskoa, Santiago tarta… izango dira bertan. Gaur gauean, gainera, 23:00etan,
Queimada banatuko dute, doan.
Bihar, bestalde, gaita eta
Galiziako dantzen erakustaldia izango da, 13:00etan, Gipuzkoako Etxe Galiziarreko Trisquele taldearen eskutik. Galiziako kultura ezagutzen jarraitzeko, 19:30ean Asociación Folclórica Airiños Da Lagoa talde galiziarraren dantza emanaldia izango da Euskal Herria plazan.
Sukaldari lehiaketa eta kontzertu ugari
Galiziako gastronomiak bakarrik ez, bertakoak ere izango du lekua Agorreko Santikutz jaietan. Herritarren arteko XXXIII. Sukalkdari lehiaketa egingo dute bihar, 11:00etan. Eguerdiko ordubietan banatuko dituzte sariak.
Jan edanaz gain, musikak eta dantzak ere lekua izango dute Legazpin. Gaur, esaterako, 20:00etan, bertso saioa eskainiko dute Nafarroa kalean Uxue Alberdik eta Odei Barrosok. 21:30ean kantu afaria izango da Gernika plazan, eta 23:30etik aurrera kontzertuak Euskal Herria plazan: Txarros, One Way herriko taldea, Katarsis eta Potrotaino.
Bihar gauean Eztengiro taldeak kontzertua emango du, eta etzi herriko musika bandaren txanda izango da. Kalejira egingo dute 13:00etan, eta ondoren emanaldia, Euskal Herria plazan. 18:30ean, bestalde, Aiko taldearen kontzertua izango da.
EGITARAUA
Gaur
- 17:00. Haurren bizikleta festa, Euskal Herria plazan.
- 18:30. Gastronomia galiziarra gunearen irekiera.
- 18:30. Erraldoi eta buruhandi konpartsen kalejira.
- 20:00. Bertso saioa: Uxue Alberdi eta Odei Barroso. Nafarroa kalean.
- 21:30. Kantu afaria, Gernika plazan.
- 23:00. Queimada herrikoia.
- 23:30. Kontzertuak: Txarros, One Way, Katarsis eta Potrotaino. Euskal Herria plazan.
Bihar
- 10:30. V. Duatloi txikia, Euskal Herria plazan.
- 11:00. XXXIII. Sukaldari lehiaketa, Azokan.
- 11:00. Gastronomia galiziarra gunearen irekiera (22:00 arte).
- 11:30. Erraldoien alardea.
- 13:00. Escola de Gaitas y danzas Trisquele taldearen musika emanaldia.
- 14:00. Sukaldari lehiaketako sari banaketa.
- 16:00. 3×3 saskibaloi txapelketa herrikoia.
- 18:00. Erraldoien alardea.
- 18:00. Atletismoko XVI. milia hiritarra, Aizkorri kalean.
- 18:00. Telleriarteko talogileak, Euskal Herria plazan.
- 19:30. Dantza emanaldia: Asociación Folclórica Airiños Da Lagoa.
- 23:30. Eztengiro taldearen kontzertua.
Etzi
- 10:00. Probintzi mailako bola txapelketa, Danantzako bolatokian.
- 11:00. Gastronomia galiziarra gunearen irekiera (22:00 arte).
- 13:00. Legazpi musika bandaren kalejira eta ondoren emanaldia, Euskal Herria plazan.
- 16:00. Herri mailako plater tiraketa, Urtatzazar tiro zelaian.
- 17:00. Xexenak eta poniak, Euskal Herria plazan.
- 18:30. Erromeria Aiko taldearekin, Euskal Herria plazan.