Hamabi sagardotegik parte hartuko dute bihar Ordiziako Sagardo Egunean
Bihar Sagardo Eguna izango da Ordizian. 19:00etatik 21:00etara, Gipuzkoako hamabi sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera izango da plaza nagusian. Bi sagardo mota izango dira: bertako sagar hutsez egindakoak —Eusko Label zigilua daramatenak— eta bertako eta kanpoko sagarra nahastuta egindakoak.
Hauek dira biharko Sagardo Egunean parte hartuko duten sagardotegiak:
- Aburuza (Aduna)
- Astarbe (Astigarraga)
- Iparragirre (Hernani)
- Izeta (Aia)
- Lizeaga (Astigarraga)
- Oiharte (Zerain)
- Olagi (Altzaga)
- Petritegi (Astigarraga)
- Satxota (Aia)
- Urdaira (Usurbil)
- Urbitarte (Ataun)